Ertzaintzak jakinarazi duenez, Oñatin, GI-2630ko 23 km-an auto bat errepidetik irten da; ondorioz Arrasateko Ospitalera eraman dute zauritu bat. 13:30 aldera izan da istripua Elorregi eta Zubillaga arteko biribilgunetik gertu; ordutik Ertzaintza txandaka bidea ematen ari da. Une honetan (14:00) bertan da garabia autoa jasotzeko eta errepidea laster garbi geldituko dela aurreikusten da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.