Bi autoren arteko talkak ilarak sortu ditu Zubillaga inguruan

Mirari Altube Arrese 2018ko urt. 9a, 08:36

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da Oñatin, GI-2630 errepidean, Zubillaga auzo inguran, 7:20an. Ertzaintzatik adierazi dutenez ez da zauriturik izan baina auto ilarak sortu ditu horrek eta zirkulazioa Zubillaga auzotik desbideratzen dabiltza.

Lekuko baten esanetan Arrasatetik Oñatirantz doazen autoak dabiltza Zubillaga auzotik desbideratzen eta horrek zirkulazioa moteldu du. Oraindik errepidea garbitzeko lanetan dabiltza. Ertzaintzatik adierazi dute izotz plakak daudela errepidean eta argi ibili behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak