Maite Arroitajauregi Mursego musikari eibartarrak Antixena gaztetxean jardungo du etzi, domeka, 12:30ean hasita. Bost euroren truke eskura daiteke sarrera, egunean bertan, Antixenean. Orain arte, musikariak hiru lan ditu kaleratuta, txeloa oinarri hartuta –eta bestelako instrumentu berezien laguntzarekin–. Hain zuzen, %100 Oion bataiatu du azken diskoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.