Gizonezkoen 29 talde eta emakumezkoen bost lehiatu dira 24 orduko areto futbol txapelketan. Abenduaren 27an, 21:00etan hasi zuten lehia, eta 29an, goizaldean jokatu dituzte finalak. Talde guztiek erakutsi dute maila ona eta harmailetan ere giro bikaina egon da.
Txapeldunei ez ezik, maila bakoitzeko jokalari onenei sariek eman dizkiete. Tripakixak taldeko Nagore Elortza (9 gol) eta Katennacio taldeko Etxe (12 gol) izan dira onenak.