Gizonezkoetan, batetik Albok eta Kosten taldeek neurtuko dituzte indarrak, 10:00etan. Bigarren finalaurrekoan, berriz, Popezk eta Hangover taldeak ariko dira nor baino nor gehiago, 10:45ean hasita. Finala 12:15ean jokatuko dute. Emakumezkoen finala Malas Pulgas eta DGTV taldeek jokatuko dute, 11:30ean.
Bestalde, zelai erdiko jaurtiketen lehiaketa Jokin Leibarrek irabazi du, bi saskiratze lortuta. Hala, gazta bat eraman du etxera.
Jokin Leibar, gazta eskuan duela. Argazkia: Josu Juaristi.
Horrez gain, hiruko jaurtiketen lehiaketa ere jokatu dute eta Aitor Barreiro nagusitu da finalean, Jon Zelaia, Mikel Biain eta Beñat Madariagaren aurka. Barreirok urdaiazpikoa izan du saritzat.
Aitor Barreiro, urdaizkpikoa eskutan. Argazkia: Imanol Elgarresta.