EAJk astelehen goizaldean Oñatiko Batzokian egindako pintadak salatu ditu

Goiatz Arana Begiristain 2017ko abe. 27a, 08:50

Ezezagun batzuek egin zituzten pintadak, abenduaren 24tik 25erako gauean. Presoak etxeratzeko garaia dela dio horman egindako pintadetako batek; eta PNV atzerrira, besteak. EAJk ohar bidez dio alderdiak gaitzetsi egiten dituela "mota horretako jokabide eta jarrerak, zeinak ez duten herri honen gehiengoak duen borondatearekin zerikusirik". Albiste barruan, adierazpena osorik.

Oñatiko EAJ-PNVren adierazpena:

"EAJ-PNVk salatu egiten ditu, abenduaren 24tik 25erako gauean, Oñatiko batzokian ezezagunek egindako pintadak.

EAJ-PNVk gaitzetsi egiten ditu mota horretako jokabide eta jarrerak, zeinak ez duten herri honen gehiengoak duen borondatearekin zerikusirik.

Samingarria da, ETAk estrategia politiko-militarra bukatu zuela iragarri eta sei urte beranduago, iraindu eta seinalatzeko ohitura albo batera utzi nahi ez duten pertsonak egotea, azken hamarkada hauetan egin izan duten bezala. Jarduteko modu anakroniko horri eusten dioten horien gorroto eta ezinikusiaren helburu izan da, beste behin, Eusko Alderdi Jeltzalea.

Horrelako jokabideak izateko arrazoirik ez duten beste garai batean bizi gara; jokatzeko modu horiek behin betikoz bukatzeko exijitzen dugu. Bukatu egin behar dira pintadak eta gogorkeriak, eta gure Herria normalizatzeko batera lan egin dezagun, konfiantza giroa sortu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak