Amalur belar dendarentzat izan da Oñatiko erakusleiho onenaren saria; herritarrena Kimu-Urtxinentzat

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abenduaren 26a

Denda sarituak abenduaren 23ko sari banaketa ekitaldian.

Zapatuan egin zuten Oñatiko X. erakusleiho lehiaketako sari banaketa. Epaimahaiaren bost sariez gain, herritarren saria eta zozketa bidezkoa banatu ziren. Amalur belar dendak irabazi du epaimahaiaren lehenengo saria, duela bi urteko ere irabazi zuen. Herritarren saria bestalde, Kimu-Urtxin loradendaren Kale barriako dendak irabazi du.

Sari banaketako irabazleak

1. saria: Amalur belar denda.

2. saria: Iramira zapata denda.

3. saria: Trikitx jolas denda.

4. saria: Urtxin loradenda.

5. saria: Andrea Azkoaga interiorismoa.

Herritarren saria: Kimu loradenda.

Zozketa bidezko saria: Kuttun lentzeria.

Argazkia: Amalur belar denda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak