Eguerdirako Oñatiko plaza jendez lepo zegoen Olentzero eta Mari Domingi ikusteko. Aurten, inoiz baino lehenago jaitsi dira menditik; 12:30ean iritsi dira plazara, Jose de Azpiazu musika eskolako musikariekin, Haitzondo kuadrillako kideekin eta Algaraz elkartekoekin. Udaletxe aurrealdean egin dute geldialdia, eta han herriko neska-mutikoek Olentzerorengana joateko aukera izan dute. Asko izan dira gutuna eskura eman diotenak. Denek, Olentzeroren eta Mari Domingiren besarkadak eta patxoak jaso dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.