
Bertsolari txapelketako finalean izan ziren zortzi bertsolarietako zazpi etorriko dira urtarrilaren 5ean Zubikoa kiroldegira. Mirari Sagarzazuk egingo ditu aurkezpen lanak eta Txinparta bertso eskolak jarritako gaiei erantzungo diete Lujanbiok, Mendiluzek, Colinak, Arzallusek, Elortzak, Sarriegik eta Gaztelumendik. Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai Txokolateixian hamar eurotan.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.