Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak batxilergoko eta Lanbide Heziketako 50 bat ikasle bildu zituen egubakoitzean Oñatiko kanpusean, euren enpresa-talentua erakusteko ekitaldian parte hartu zuten enpresei. Enpresa-mundua atsegin duten gazteek benetako erronkei aurre egiteko ideiak sortzea lortu nahi du gazteGOTalent lehiaketak. Horretarako, kirolaren, modaren eta kulturaren sektoreetako enpresek benetako
erronkak proposatu zizkieten; besteak beste, Real Sociedad, Loreak Mendian, Orbea, Atlantikaldia edo Buatxabal enpresek. Ikasleek euren talentua eta arrazoiak emateko gaitasuna landu zituzten.
Mondragon Unibertsitateko myGADE graduko ikasleek antolatu zuten jardunaldia. Hori ikasketak eta lana uztartzen dituen Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bakarra da estatuan, eta ikasleek konpetentziak bai unibertsitatean bai enpresan eskuratzeko gaitasuna lantzen dute.