Udaleko euskara departamenduak ateratako 2018ko egutegian, hirigintza eta euskara uztartu nahi izan dira. Lurralde antolamendua eta hizkuntza. Hirigintzak eragina duela euskararen erabileran ikusi da, eta datorren urtean Udalak esku artean izango duen proiektu nagusienetako bat Hiri Antolaketarako Plan Orokorra (HAPO) izango denez, bi arlo horiek lotu dira egutegian.
Datozen egunetan, herriko ikastetxe, elkarte, establezimendu eta enpresetan banatuko ditu Udalak horman zintzilikatzeko egutegiak. Bestalde, gaurtik aurrera, turismo bulegoan eta Udaletxeko harreran ere eskuratu ahal izango dira euro baten truke.