Mondragon Unibertsitateak Oñatin gazteGOTalent lehiaketa aurkeztu du

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 15a, 12:14

GazteGOTalent gaur Oñatiko Mondragon Unibertsitatearen fakultatean.

Enpresa-mundua atsegin duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzako ideia-lehiaketa da gazteGOTalent. Partaideek ideiak sortu beharko dituzte modaren, kulturaren eta kirolaren sektoreetako enpresek proposatuko dizkieten hiru erronkei aurre egiteko, eta euren talentua eta ziurtasuna erakutsi.

Mondragon Unibertsitateko myGADE graduko ikasleek antolatu dute jardunaldia, batxilergoko eta Lanbide Heziketako 50 bat ikasle bildu dira, gaur goizean Oñatiko Mondragon Unibertsitatearen fakultatean. Gazteek ekimenean parte hartu duten enpresek planteatutako benetako erronkei aurre egiteko proposamenak landu dituzte ekitaldian. Besteak beste, Real Sociedad, Loreak Mendian, Orbea, Atlantikaldia edo Buatxabal enpresek proposatu dituzte erronkak.

Hiruzpalau laguneko taldeetan lan egin dute proposatu dizkieten erronkei aurre egiteko. 12:30etik aurrera aurkeztuko dituzte egindako lanak, eta hiru talde finalistak 13:30ean emango dira jakitera. Bestalde, talde irabazlea sare sozialetan atsegite gehien lortuko dituena izango da. Irabazleek Madrilerako edo Bartzelonarako asteburuko bidaia eskuratuko dute, eta eurek aukeratuko duten kontzertu baterako sarrerak ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak