Aurten ere, Elkar Heziko batxilergoko 2.mailako talde bat aritu da antolakuntza lanetan eskolako kultura prozesuarekin elkarlanean. Bihar izango da azoka, goizez, Foruen plazan.
Hogei GKE egongo dira eta beraien proiektuen inguruko informazioa eta salgaiak izango dituzte postuetan.(artisautza, bidezko merkataritzako produktuak, kamisetak, bitxiak...). Elkar Hezi ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoek egindako gozogintza eta artisautza postuak ere egongo dira. Baita txozna bat et aurpegia margotzeko tailerra ere.