Zubikoako frontoia leporaino beteko da gaur, egubakoitza, Eskuz Binako Txapelketako finala ikusteko (22:00). Orain arte puntu bakarra batu duten bi bikote izango dira zein baino zein gehiago. Asegarcekoek Lizarran batu zuten puntu hori, duela bi aste, eta Aspekoek lehenengo jardunalditik ez dute partidurik irabazi. Orduan Irribarria eta Merino II.a hartu zituzten mendean.