GI-2630 errepidean, 08:00ak aurretik lur-jausi txiki bat gertatu da Oñatira noranzko aldera harri batzuk erori direlarik. Horrek auto-ilarak eragin ditu herrira sartzeko. Dagoeneko bertan da Ertzaintza eta errepidea garbitu bitartean autoei pasua txandaka ematen ari dira.
[EGUNERAKETA] 09:15ean garbi dago errepidea eta amaituta auto-pilaketak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.