Aldundiko kabinete buruarekin izan dute gaur goizean udal ordezkariek eta beste bilera bat egiteko adostasunarekin bueltatu dira Donostiatik. "Guk eskatu diogu lehengo egoerara bueltatzea eta Eskoriatza eta Bergarako linea horiek berreskuratzea. Hori posible izan arte beste irtenbide hau ezartzea proposatu diogu: eskola eta lantegietako sarrera eta irteera orduetan, behintzat, autobus lineak jartzea, Eskoriatzara, Bergarara eta alderantziz", azaldu du alkateak, Mikel Biainek. Aldundiko ordezkariaren erantzuna izan da ulertzekoa dela egoera eta beharra eta departamenduko buruarekin beste bilera bat egitekotan gelditu dira alde biak.
Urriaren 2an jarri zen indarrean lineen ordutegi berria eta kontrako 1.500 sinadura baino gehiago batu dituzte Oñatin.