Azkoitia eta Azpeitia lotuz, Izarraitz aldera joango dira domekan, Aloña Mendiko mendi sailak antolatutako irteeran. Kakuta, Xoxote eta Erio. Hiru tontorrak egingo dituzte.
Aloña Menditik jakin arazi duten moduan, zailtasunik gabeko irteera da, bost ordu ingurukoa; hamasei kilometro ditu luzeran eta 1.050 metroko desnibela.
Domekan, abenduak 17, 08:30ean aterako dira postetxe paretik eta urteko azken irteera izanik, Landetan bazkalduko dute menditik jaitsi ostean.
Abenduaren 14a aurretik eman behar da izena Aloña tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidean. Prezioa da hamar euro.