Argia kenduko dute egubakoitz goizean Garagaltzan, Urruxolan eta Zañartun

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko abe. 12a, 07:42
Argindar posteak (Argazkia: pixnio)

Oñargik jakinarazi duenez, egubakoitz goizean, abenduak 15, argia kenduko dute Garagartza, Urruxola eta Zañartu auzoetako hainbat puntutan. Arrazoia da San Juan maniobra zentroa martxan jarri behar dutela. 09:00etatik 13:00etara kenduko dute argia.

San Juan maniobra zentroa martxan jarri behar dute martxan eta horrek Santa Ana transformazio zentroa, Urrutxu-Barri transformazio zentroa, eta Olate eta Lamiategi zentralei eragingo die, Oñargik jakinarazi duen moduan. Hala, Garagaltza, Urruxola eta Zañartu auzoetako puntu hauetan argia kenduko dute egubakoitzean, abenduak 15, 09:00etatik 13:00etara. Zehazki ondorengo horniketetan egingo da argi etena:

  •  Garagaltzan: 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 26, 26A, 26B, 41, 43, 46, 47 eta argiteria publikoa.
  • Urruxolan: 1 eta 2
  • Zañartun: 25

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak