Ondoezik dagoen animaliaren bat topatuz gero, zer egin eta nola jokatu behar den adierazi ostean, Arrano Etxeak egiten duen lan garrantzitsuaren inguruan mintzatu dira Arantzazuko Parketxearen barruan, ordu erdi inguruz. "Animaliak gaixotzen diren kasuistika desberdinak aztertu ditugu, berreskuratze zentroan nola sendatzen dituzten, basoko fauna manipulatzerakoan hartu beharreko neurriak…".
Azkenik, irrikaz zeuden bi hegaztiak gertutik ikusteko, eta, kanpora irten dira basozainaren eskutik azken azalpenak entzun eta hegaztiak askatzeko: "Han abiatu dira, lehenengo bata eta gero bestea, indar handiz hegan behe-laino artean begi bistatik galdu ditugun arte… Momentu benetan zirraragarria eta aho zabalik geratzeko modukoa!".