Azkoagaineko partiduak bertan behera gelditu dira, elurragatik

Iker Oñate 2017ko abe. 2a, 15:27

Azkoagain futbol zelaia, gaur goizean.

Bertan behera gelditu dira Azkoagain futbol zelaian gaurko –zapatua– finkatuta zituzten hitzorduak, elurrak eraginda. Bihar goizean erabakiko dute eguneko partiduekin zer egin.

Azkoagain futbol zelaian sorturiko elur geruzak ez du norgehiagokarik jokatzea ahalbidetu. "Zelaiaren erdian elur multzo handia dago. Horrek bere kasa joan behar du desagertzen, ezin baitugu makinarik sartu", argitu du Javier Azpiazuk, futbol saileko presidenteak. Zelaia kaltetuko luke makina bidez elurra kentzeko saiakerak.

Bada, hainbat partidu zeuden aurreikusita gaurko: kadete eta jubenil mailan diharduten taldeena ez ezik, Herriko Futbol Txapeketako hiru norgehiagoka. Esan moduan, lehia galarazi die elurrak, eta euren norgehiagokak atzeratu behar izan dituzte.

Modu horretan, biharko egunera begira jarriak dira arduradunak; domeka goizean erabakiko dute eguneko partiduekin zer egin. "Zelaia jokatzeko moduan egotea espero dugu, baina, ikusi egin behar", argitu du Azpiazuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak