Gauzak horrela, jada zehaztuta dituzte entsegu egunak. Abenduaren 12an egingo dute lehenengoa; eta, ostean, martitzenero –20:00etan– eta zapaturo –12:00etan– elkartuko dira kalejirako parte hartzaileak, Oñatz dantza taldeak Errekalden duen egoitzan.
Horrekin lotuta, antolatzaileek 16 urtetan finkatu dute adin muga; hortik beherakoek ezingo dute esku hartu ekimenean. Eta, jakinarazi duten, dantzariez gain, zenbait pertsonaiek ere badihardutela kalejiran: "Dantza egin gura ez duenak, pertsonaia bezala jarduteko aukera du".