Egitarau oparoa antolatu dute astebururako Antixena gaztetxean

Iker Oñate 2017ko abe. 1a, 09:50

Bosgarren urteurrenaren ospakizun hilabetean sartu da gaur, egubakoitza, Antixena gaztetxea; egitarau berezia prestatu dute abendurako.

Asteburuan jada nabariko da hori, era askotako ekintzak antolatu baitituzte. Gaurko finkatu dute lehen hitzordua: bertso saioa egongo da, 19:00etan hasita. Hain zuzen, Aitor Bizkarra, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Maider Arregi bertsolariek jardungo dute agertokian.

Horrez gain, beste bi hitzordu daude finkatuta astebururako. Batetik, metal festa antolatu dute biharko; 21:30ean hasiko da Late To Scream, Hilotz eta Broken Legacy musika taldeen kontzertua. Eta, bestetik, haurrentzat ere izango da hitzordurik: ipuin kontalaria eta eskulanak egongo dira domekan, 17:00etan hasita. 3 eta 8 urte bitartekoentzat ipuinak kontatuko ditu Ane Gebarak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak