Realaren bideo bat grabatzera etorriko dira gaur arratsaldean Oñatira. Herri ezberdinetan hartuko dituzte irudiak bideorako eta horietako bat da Oñati. Txantxiku Txuriurdinak lagunarteko kideak deialdia zabaldu dute gura duenak grabaziora joan dadin. 15:30ean Unibertsitatean grabatuko dute, 17:00etan Kale Goienako autobus geltokian eta 18:30ean, Izarraitz tabernan. Realaren ereserkia abestu behar dute animatzen direnek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.