Azaroan zehar eskola publikoko haurreskoletako, sukalde eta garbiketako eta heziketa bereziko langileek egin dute greba eta eguenean irakasleek egingo dute. Urgain Errekalden egin dute bozketa eta irakasleen %97ak babestuko du deialdia. Hala, eskolak ez dira normaltasunez emango. Greba honek jangela zerbitzuan ez duela eraginik izango ere jakinarazi dute ikastetxeko ordezkariek.
Zuazola eta Larraña institutuetan bihar, eguaztena, 14:30etan amaituko da irakasleek botoa emateko duten epea eta arratsaldean jakingo dute emaitza.