Kategoria honetan partidu bakoitza amaierara arte borrokatu beharra dagoela behin eta berriro geratzen dabil garbi. Atzo Fagor Industrialek gol bateko aldeagatik irabazi zuen Loiun. Garaipen garrantzitsua izan da. 57 minutuz markagailuan atzetik joan ostean, azken minutuetan asmatu egin zuten Aranbururen mutilek, eta sailkapenaren goikaldean mantentzeko bi puntu oso baliotsu eskuratu zituzten berez zaila den kantxan.
"Ez da partidu erraza izan. Hasieratik hobeto aritu dira bizkaitarrak, eta sei goleko errenta izatera ere iritsi dira. Defentsan bigun eta erasoan kamuts, ezinean aritu gara; hala ere, atsedenaldira bizirik heltzea lortu dugu (15-11). Bigarren zatia joan-etorrikoa izan da. Pare bat goleko abantailarekin, uneoro Urdaneta aurretik izan da markagailuan, azken bost minutuak iritsi diren arte. Erasoan, defentsan zein atepean asmatu egin dugu jokaldi erabakigarrienetan, emozioz beteriko garaipen estua eskuratuz", adierazi dute. "Horrez gain, eta Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Egunarekin bat eginez, ozen adierazi nahi dugu eskubaloi sailean ez dugula erasorik onartzen. Kirolean, kalean, hezkuntzan, etxean... Ez, EZ da!".
Iturripeko partidua bertan behera
Bestalde, Ford Mugarri Arrasatek eta Siglo XX taldeek atzo arratsaldean Iturripen jokatu beharreko partidua bertan behera geratu zen, Iturripen, eta Uribe auzoan, argia joan zelako. Iberdrolatik jakitera eman zuten teknikoa 20:30ean joango dela arazoa konpontzera, eta partidua bertan behera uztea erabaki zuten.