Euskadiko Txapelketan diharduten gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek garaipena batu dute asteburuan. Aloña Mendiko neskendako ligako bigarren garaipena izan zen, eta moraldi ederto etorriko zaie, datorren astean apur bat gorago dagoen Errotabarriren kontrako partidura begira, batez ere: "Talde guztia egon da partiduan sartuta, entrenamenduetan ikasitakoa martxan jartzen eta jarrera positiboa erakutsiz. Orokorrean partidu osoa menperatu dute, euren esku egon da emaitza eta amaierako minututan kontrola galdu badute ere, hasieran eskuratutako tarteak lagundu egin die bi partidua irabazten"!, adierazi dute talde oñatiarretik.