'Soinuaren Bidaia' emanaldia, Musikegunak egitasmoa ixteko

Iker Oñate 2017ko aza. 24a, 12:11

Egitasmoaren aurkezpen bideoan ageri den irudia.

Denborarekin hedatuz joan den egitasmoa taularatuko du Alberto Urretxo arrasatearrak.

Musikegunak egitasmoaren baitako azken kontzertuaz gozatzeko aukera izango da domekan, Santa Ana antzokian; 19:00etarako finkatu dute hitzordua. Soinuaren Bidaia bataiaturiko proiektua taularatuko dute Alberto Urretxok, Adriana Grigorasek, Amaia Zipitriak eta Miren Urbieta-Vegak.

Denborarekin bilakatuz joan den egitasmoa da hori, hartuz joan den dimentsioagatik. Hori bai, Alberto Urretxo musikari arrasatearrak argitu du "bere horretan" dirauela Soinuaren Bidaia-ren izaerak. "Nire bizipenaren isla izaten jarraitzen dute piezek", argitu du.

Gainera, hainbat berrikuntza izango ditu Oñatiko emanaldiak. Batetik, Jesus Urrutia konpositore eskoriatzarrak eurentzat propio sorturiko pieza bat eskainiko dute; Urretxoren alabei eskainia dago hori. Horrez gain, Miren Urbieta-Vega sopranoaren parte hartzea eta Gabriel Loidi konpositoreak proiekturako egokituriko pieza daude berrikuntzen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak