Oñatiko Mendi Astea, gaurtik hasita

Xabier Urtzelai 2017ko aza. 24a, 09:48

Gaur, egubakoitza, hasiko dute Oñatiko Mendi Astea, berbaldi, film erakustaldi eta argazki lehiaketarekin. Hain zuzen, XIV. Mendi eta Natura argazki lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo dute gaur, 19:00etan, kultura etxean.

Eta jarraian, 19:30ean, Julio Villar (Donostia, 1943) mendizale eta idazleak berbaldia egingo du; 2016an argitaratutako Viaje a pie izeneko liburuaren gainean egingo du berba. Azaroaren 28an, berriz, Oihana Kortazar elgetarrak lasterketen eta amatasunaren gainean egingo du berba –19:30, kultura etxea–. Eta badu zer kontatu; izan ere, mendi lasterketetan erreferenteetako bat dena indartsuago bueltatu izan da haurdunaldien ostean.

Jorge Garcia Dihinx, 29an

Bestalde, La meteo que viene blog arrakastatsuko egile Jorge Garcia Dihinx medikua azaroaren 29an izango da Oñatin. Aragoikoak elurraren egoera eta elurjausiak izango ditu berbagai Oñatin. Eta azaroaren 30ean Kilian Jornet mendizalearen Déjame vivir filma erakutsiko dute (20:00), hori ere kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak