Webgunea bi ataletan egongo da antolatuta. Alde batetik janari eskaerak egiteko jatetxeen atala dago, bertan jatetxe bat aukeratu eta aukera guztiak agertzen dira. Beste atalean, eguneroko erosketak egitekoa, berdin antolatuta dago, denda bakoitzeko produktuak dendaren gainean sakatuta ikusi eta aukeratu ahal izango ditu erosleak.
Online eskari bakoitzeko guztira 2,5 euro ordaindu beharko dira, nahi beste dendetatik eta nahi beste produktu eskatuta ere.
Proiektu honekin mugikortasun elektrikoa sustatu nahi du EderMobility Services enpresak. Oñatiko Udalak eta Ulmak proiektua babesten dute.