Nagusien Astea ospatuko dute aste honetan San Martin egoitzan

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko aza. 20a, 11:44

Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleak joango dira arratsaldean. Bolo txapelketa, bingo berezia eta pintxo eta postre lehiaketa ere egingo dituzte egubakoitza bitartean.

18:00etan joango dira gaur Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleak San Martin egoitzara. Bihar, 16:30ean, bolo txapelketa eta gaztaina erre jana izango dituzte. Eguaztenean, Santa Zezilia egunean, Oñati abesbatzak emanaldia egingo du eta ondoren afari-merienda antolatuko dute guztiendako. Eguenean Oñatz dantza taldeko kideak joango dira eta bingo berezian jokatzeko aukera ere izango dute. Egubakoitzean, pintxo eta postre lehiaketa egingo dute 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak