Sari nazionala irabazteaz gain, beste sari bat ere irabazi dute Maria Perezek egindako lan batengatik. "Gure lana baloratu dute, bai, baina poztasuna bikoitza izan da ikusita aurkeztu diren gainerako lanak ere oso onak zirela", esan du Fernandezek.
Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldearen bi lanek, Diseño de cubiertas de libros liburuak eta Diseinu Grafikoaren I. Kongresuaren akten liburuak, hiru sari lortu dituzte diseinu grafikoaren Anuaria 2017 sariketan. Zehazki, Diseño de cubiertas de libros lanak diseinu editorial onenaren Urrezko Anuaria Saria eta azal onenaren Anuaria Saria irabazi ditu.