Herriko komertzio hauetan jasoko dute materiala: Haritza eta Hirukar liburu dendak, Eurodenda eta Irizar, Altuna eta Urzelai estankoak.
Hermansoloña elkarteko Jose Antonio Urteagak azaldu duen moduan, Kale Zaharrean duten lokalean ere batuko dute ikas materiala, "baita panpinak, kirola egiteko oinetakoak, era guztietako motxila eta lo zakuak ere". Bidalketa gastuetan laguntzeko, kontu korrontea ere zabaldu dute Laboral Kutxan gura duenak dirua sartzeko.
Ikas materiala batzeko kanpaina abenduaren 16an amaituko da, Elkar Hezik antolatuko duen elkartasun azokan.