Hemeretzi talde aurkeztu dira Oñatiko aurtengo laburmetrai rallyra. Lau lehiaketatik kanpo gelditu dira eta hamabosten artean aukeratu ditu hiru film onenak epaimahaiak. Amaia Arzamendi, Itsaso Pol, Martin Jauregialtzo, Anton Txintxurreta eta Anton Aspiazu izan dira epaimahaikideak. "Lan politak aurkeztu dituzte taldeak. Ikusten da esfortzua", adierazi zuen Jauregialtzok sari banaketa ekitaldian. Aktore onenen sariak ere eurak eman dituzte. Publikoaren saria, Hangover taldearendako izan da.
Ekitaldian Tiago Gonçalves izan dute gogoan. Haren omenez, taldekide zuten Txantxiwood taldeko kideek ez dute parte hartu aurtengo lehiaketan baina aurreko edizioetan harekin batera egindako lanen irudi batzuekin film labur bat prestatu zuten eta hori ere ikusi ahal izan zen.
Aurkeztutako lanak ikusgai daude OLRko youtube kanalean