Autoen karabana egingo dute martitzenean Altsasuko gertaera salatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko azaroaren 11

Martitzenean, azaroak 14, beteko da urtebete Altsasuko gazteak atxilotu zituztenetik. Hiru oraindik espetxean daude, epaiketaren zain. "Muntaia" hori salatzeko auto eta bizikleta karabana egingo dute martitzenean, 18:00etan, Santa Marina plazatik abiatuta. Ibilgailuan 'Aurrera Altsasu' kantua eramateko eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak