Jazarpenaren inguruko lanketarako Adi lagun! ekimena egin dute Elkar Hezi ikastetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko aza. 9a, 13:59

Hiru eragileren artean bideratutako ekintza izan da: Elkar Hezi ikastetxea, Setem gobernuz kanpoko erakundea eta Eider Eibar margolaria. Hamabi taldetan banatu ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasle guztiek hartu dute parte lanketa horretan

Egun bereziak izan dira honakoak Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean. Ikasleekin zein familiekin jazarpen egoeren gaineko lanketa egiteko Adi Lagun! ekimena egin dute. Emaitza gaur amaitu dituzten lau marrazki handiak dira. Lehenengo egitekoa pertsonaiak sortzea izan zen.

Marrazkiak gaur amaitu dituzte eta eskolan ipiniko dituzte denen begi bistan egon daitezen. Irudimena landu dute ikasleek eta horrekin batera jazarpen egoeren inguruko gogoeta eta iritzi trukaketa egin dituzte. Lanketari horri ematen diote balioa ikastetxeko arduradunek.

Ikasleekin batera familiek ere aukera izan dute ekimenean parte hartzeko. 30 bat lagunek hartu dute parte prozesuan izan guraso, aiton-amon edo zaintzaile. Neska-mutikoendako esperientzia polita izan da.

Erlazionatuak

Adi lagun! ekimena Elkar Hezi ikastetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2017 aza 09 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak