Auto ilarak sortu dira Oñatiko errepidean istripu baten eraginez

Mirari Altube Arrese 2017ko aza. 8a, 08:29

Oñatitik Arrasatera bidean, GI-2630 errepidean istripua izan du auto batek 07:50 inguruan. Segurtasun Sailetik adierazi dutenez ez da izan zauriturik eta ez du arazorik eragin. Errepide horretako erabiltzaileek adierazi dute auto ilarak daudela eta zirkulazioa oso motela dela, izan ere, pasua txandaka ematen dabiltza.

EGUNERAKETA: Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua amaitutzat eman da 08:58an, garabiak autoa jaso eta gunea garbitu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak