Astelehenean hasiko dute Aste Kulturala Pake Lekun

Eneko Azurmendi 2017ko aza. 3a, 10:24

Aste osoan hainbat ekintza egingo dituzte eta datorren egubakoitzean, urtero moduan, antzerkia eskainiko du Ikusi-Makusi taldeak Santa Anan.

Asteari hasiera emateko, Aloña eta Goizalde abesbatzen emanaldia izango da astelehenean, 18:00etan, Santa Anan. Martitzenean, 17:30ean, Jose Antonio Azpiazuk hitzaldia eskainiko du Pake Lekun: Juegos y apuestas en la historia vasca. Eguaztenean, 17:00etan, Bienvenidos al Norte pelikula eskainiko dute kultura etxean. Eguenean, 17:00etan, bingo berezia egingo dute Pake Lekun, opari bereziekin. Egubakoitzean, azkenik, Ikusi-Makusi antzerki taldearen emanaldiarekin emango diote bukaera Aste Kulturalari. 17:30ean izango da hori, Santa Anan, eta bazkideei zuzendutako emanaldia izango da. Abenduaren 3an, berriro eskainiko dute antzerkia, oraingo honetan herritar guztiei zuzenduta –19:00etan, Santa Anan–.

Antzerkiari dagokionez, Oporretara goaz! izeneko emanaldia izango da. Honela laburbildu du antzerkia Asun Arzuagak, zuzendariak: "Ezkonduta dauden bi emakumek lagun ezkongabea Benidormera eraman gura dute, apur bat animatu dadin. Gizonei ezer esan gabe joan nahi dute, baina bukaeran arazo batekin egingo dute topo".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak