LSNEren mintegi irekian 30 partaide baino gehiago batu dira

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko aza. 2a, 13:15

Gaur goizeko mintegia (Argazkia: LSNE)

17 herrialdeko eta 6 unibertsitatetako kideak elkartu dira gaur, Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatean, LSNEk antolatutako doako mintegian parte hartzeko.

Angela Melville irakasleak gidatu duen mintegiak, elkarrizketak nola egin irakastea zuen helburutzat. Mintegiak alde praktikoa ere izan du, eta horretaz gain, ekintza aprobetxatuz, LSNEk parte-hartzaileei erakutsi dizkie bere liburutegi espezializatuak elkarrizketen gainean dauzkan kontsultarako baliabideak. LSNEtik jakinarazi dute, baliabide horiek herritar guztien eskura daudela urteko edozein momentutan.

Antolatzaileek ekintzaren eta jaso duen erantzunaren balorazio ona egin dute. Gainera, azpimarratu dute, partaideak herrialde ezberdinetakoak izateaz gain, "askotariko diziplinatako jendea" gerturatu dela, hala nola; magisteritza, antropologia, matematikak, soziologia, zuzenbidea, filosofia eta ekonomia.

Doktoretza-ikastaroei buruzko berriketaldi irekia

Datorren martitzenean, hilak 7, doktoretza-ikastaro batera aurkezteari buruzko berriketaldia izango da Antia jauregian; hura ere Melville doktoreak gidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak