Erleen mundura gerturatzeko azoka

Imanol Gallego 2017ko urr. 28a, 13:17

Debagoieneko Jardunaldi Gastronomiekoen barruan, erleari eta eztiari eskainitako azoka izan da gaurkoa.   Ohikoa den bezala erletik eratorritako produktuak dastatu eta erosteko aukera izateaz gain, plazan zeuden pane batzuei esker, jendeak, erlea eta animalia txiki honek sortzen dituen produktuak ezagutzeko aukera izan du.

Feria hitza entzutean ganadua, fruta edo barazki azoka etortzen zaizkigu burura, baina txikiagoak diren animaliek ere izan dezakete euren azoka. Debagoieneko Mankomunitatearen eskutik, goizean zehar, Foruen plazan, erlearen inguruko azoka berezia egon da.

 

Bertan, bestak beste, ezti ekoizleak egon dira, baina hauek ez dira bakarrik egon, plaza postuetan kosmetikako produktuak eta erleen zaintzarako beharrezkoak diren produktuen salmenta ere egon da-eta. 

Erakusketa didaktikoa

Nahiko ezezagunak diren animaliatxo hauek bizimodua, produktuak eta arriskuak ezagutzeko Erlearen mundua deritzon erakusketa ere egon da plazan. Asko izan dira, produktuak erosi ostean, informazio bila gerturatu direnak.

Goizari amaiera borobil bat emateko, kandelak nola egiten diren ikasteko tailerra ere egon da. 

Erlazionatuak

Erle Eguna Oñatin

Mirari Altube Arrese 2017 urr 28 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak