Gurutze Gorria ezagutzeko aukera

Imanol Gallego 2017ko urr. 28a, 12:04

Bailarako Gurutze Gorriak Oñatiko plaza bereganatu du. Erakundearen baliabideak ezagutarazteko eta bazkideak eta boluntarioak hurbiltzeko egun honetan, jendeak Gurutze Gorriaren lana gertutik ezagutzeko aukera izan du. Informazioa jasotzeaz gain, boluntarioek hainbat ekintza antolatu dituzte.

Debagoieneko Gurutze Gorriak egiten duen lana ezagutzera emateko jardunaldia izan da gaurkoa. Horretarako, Elorregiko egoitzan izaten dituzten baliabide asko Oñatiko plazara eroan dituzte. Jardunaldian zehar gainera, hainbat tailer ere egin dituzte. Horrez gain, umeendako jolasak, informazio gunea eta loteriaren salmenta izan dira goizeko erakarpen puntuetako batzuk.

Herritarrekin erlazioa indartzeaz gain, bazkide eta boluntarioekin harremanak estutzea ere izan da jardunaldiaren helburuetariko bat. Nahi izan duten herritarrek gainera, boluntario eta bazkide egiteko aukera ere izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak