Bezeroei inkesta batzuk ere banatu dizkiete, oñatiarren beharretara eta garai berrietara ahalik eta ondoen egokitzeko. "Komertzio txikiari eustea ez da samurra izaten, baina baikor gaude etorkizunera begira. Bezeroendako inkesteak egin ditugu, Txanda elkartea osatzen dugunon artean zer hobetu daitekeen jakiteko. Oso garrantzitsua da bezeroen iritzia gaurkotuta izatea; zerbait gaizki egiten badugu konturatzea da lehen urratsa", adierazi du Chic dendako Irma Juaristik.