10:00etatik 12:00etara egingo da mintegia LSNEn datorren eguenean. Hizlaria Angela Melville irakaslea izango da, Flinders University, Australiatik etorria.
Mintegia bereziki zuzendua dago Gizarte Zientzietako eta Humanitateetako ikasle, aditu edo interesatuei, zeintzuek elkarrizketak egin beharra duten beraien ikerketa-lanetarako, graduondoko lanetarako, master tesietarako edo doktore tesietarako, besteak beste. Melville irakasleak elkarrizketa mota desberdinen ezaugarriak azalduko ditu, eta baita mota bakoitza nola eta noiz erabiltzea komeni den.
Ingelesez emango da, baina antolatzaileek interesa duen edonor animatu nahi dute, ingeles-maila kontuan izan gabe, izan ere, mintegia oso praktikoa izango da eta ariketak binaka egingo dira, parte-hartzaileek nahi duten hizkuntzan.
Izena emateko: susana@iisj.es // 943 71 88 85.