Kirol teknikari bat kontratatu gura du Udalak, aldi baterako

Eneko Azurmendi 2017ko urr. 27a, 10:42

Zerbitzua indartu eta Eskola Kirolaren koordinazio lanak egingo lituzke; izen-ematea irekita dago hilaren 3ra arte.

Hausnarketa baten ostean, Eskola Kirolaren eredua egokitzeko beharra ikusi du Udalak, eta eredu hori nola egituratu, kudeatu eta koordinatu behar den zehazteko proiektua diseinatuko duen teknikaria kontratatzea erabaki du.

Eskola Kirola programaren arlo didaktiko-pedagogikoa diseinatu eta koordinatu beharko du teknikariak eta monitoreei formakuntza osagarria eman beharko die, laguntza teknikoa eta lanen koordinazioa eta antolaketa nahiz jarraipena eta ebaluazioa egitearekin batera.

Deialdia egin du dagoeneko Udalak, eta interesatuta dagoenak azaroaren 3ra arte izango du izena emateko aukera. Horretarako, jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako goi mailako titulazio akademikoa izatea eskatzen da, lizentziatura edo gradua. Horrez gain, 4. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila ere eskatzen da.

Oposizio-lehiaketa sistema erabiliko du Udalak teknikaria aukeratzeko. Ondorioz, euskara ezagutza maila agiri bidez egiaztatzen ez duenak azterketan erakutsi beharko du hartarako froga gaindituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak