Garoa eta Anari taldeen doinuak Oñatiko gaztelekuan entzungai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko urr. 27a, 11:10

Anari musikaria izango da Oñatiko gaztelekuan bihar, zapatua. Argazkia: EMEZETA.

Bihar, zapatua, 22:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak zortzi eurotan eskura daitezke leihatilan.

Garoa Arizmendik gidatzen duen taldea igoko da lehenengo agertokira. Ondoren Anari taldeak hartu dute lekukoa. "Orain dela bi urte, Zure aurrekari penalak lanarekin izan ginen azkenekoz. Esango nuke lan guztiak aurkeztu izan ditugula Oñatin; gustuko dugu han jotzea. Euskal Herrian dagoen banda fijoetako bat dela esango nuke gurea, beraz, bihar taularen gainean, hasieratik alboan ditudan Mikel eta Drake, Mariano Hurtado eta orain dela urte eta erdi gurekin jotzen hasi zen Ander Mujika izango gara".

Orain dela urtebete argitaratu zuten Epilogo bat azkeneko lana, hortaz, zaleek ondo dakizkiten kantuak izango dira errepertorioan nagusi. "Lan ezberdinetakoak tartekatuko ditugu baina izango da azkenaldian erakusten ari garen bertsio sorpresa bat ere tartean", dio Anarik.

Oraingoz lan berririk ez

Udan kantu berri bat grabatzen ari zirela iragarri zuten sare sozialetan, eta horrekin laster disko berri bat aterako zutela ulertzera eman zezaketen arren, ez da horrela izango. "Bidehuts osatzen dugun taldeek Durangoko Azokarako elkarrekin aterako dugun bertsioen bilduma batean sartuko dugu kantu hori. Bidehutsekook elkarren bertsioak egiten ditugu lan horretan. Ezin dizuet esan, baina, guk norena egin dugun. Eta disko berria noiz? Ba, ez dakit, etengabe sortzen jarraitzen dut baina ez dut oraingoz lan berrirako datarik jarrita. Normalean lauzpabost urtetako zikloak izaten ditut disko batetik bestera Epilogo bat salbuespena izan zen.

Erlazionatuak

Anari musikaria Arrasate Irratian izan da

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017 urr 27 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak