Egingo dituzten ekintzen artean, magia ikuskizunak egongo dira Etxaluzen, Kale Barrian, Bidebarrietan eta Kale Zaharrean 18:00etatik aurrera. Komertzioek pintxoak eskainiko diete bezeroei eta egun horretako erosleen artean 100 euroko sei txartel zozkatuko dituzte. Elekrotxaranga ere kalez kale ibiliko da arratsaldean zehar eta 20:00etan dantzaldia egongo da Foruen plazan Amaia Txintxurretarekin.
Ahalik eta ondoen lana egin gura du Txandak eta horregatik, iritzia eskatzeko esku orriak ere banatuko ditu herritarren artean. "Ondo ari garen edo zer botatzen duten faltan jakin gura dugu, adibidez", dio Irma Juaristik. Astebeteko epean jasoko dituzte esku orriak beteta eta erantzun dutenen artean 200 euro zozkatuko dituzte.