Bide horretan, interesa duenak herriko hainbat egoitzatako buzoietara –udaletxea, kultura etxea eta kiroldegia, besteak beste– eta partaidetza@onati.eus posta elektroniko helbidera bidera ditzake iradokizunak. Aipaturikoaz gain, bestetik, bestelako iturriak erabiliko ditu Udalak aurrekontu orokorrak osatzeko; hor daude legegintzaldi plana, udal teknikarien eta langileen proposamenak eta alderdi politikoen ekarpenak.