150 lagun inguru batu dira Iban Altuberen omenezko VII. MTB martxan

Miren Arregi Amasorrain 2017ko urriaren 22a

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Iban Altuberen omenezko mendi bizikleta martxan egin dute gaur Oñatin. Altube omentzeko ekitaldiarekin eman zaio hasiera bizikleta martxari; ondoren, parte-hartzaileak herriko parajeetan barrena murgildu dira.

150 bat lagunek hartu dute parte bizikleta martxan. Ibilbidea oso teknikoa zen, jaitsiera arriskutsu askorekin, baina ez da arazorik izan. Neska-mutikoak ere gustura ibili dira, nahiz eta ibilbidea egin duten momentuan euri zaparrada ederra bota. Markel Irizarren eta beste guraso batzuen laguntza izan dute gaztetxoenek ibilbidean zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak