Munduari bira eman dio bizikletan Alvaro Neil asturiarrak, hamahiru urtetan–2004-2017–. 114 herrialde ezberdin ezagutu ditu. Azaroaren 19an iritsiko da sorterrira, Oviedora, baina aurrez Oñatin geldialdia egingo du bere bizipenak kontatzeko. Hitzaldia bihar izango da, martitzena, Santa Ana antzokian, 19:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.