'Adi, lagun!' proiektua lantzen ari dira Elkar Hezi ikastetxean

Eneko Azurmendi 2017ko urr. 20a, 11:20

Eider Eibar, ikasleekin. Argazkia: Elkar Hezi.

Pasa den astean jarri zuten martxan Adi, lagun! proiektua Elkar Hezi ikastetxean. Egitasmoaren helburua da Elkar Heziko izaera eta balioak islatuko dituzten lau horma-irudi sortzea, biolentziaren aurkako heziketa bultzatuz. Biolentzia 0, 0 urtetik da proiektuaren ardatza, eta helburu hori artearen eta sormenaren bitartez lortu gura dute.

Bereziki, Lehen Hezkuntzako ikasleak eta familiak izango dira protagonista eta eragile. Eider Eibar artistak gidatutako tailerrak abiapuntu harturik, pertsonaiak sortu eta haien arteko harremanetan sakondu dute hiru saiotan, egunerokotasunean gertatzen diren gorabeherak aztertuta eta egoera gatazkatsuen ebazpen dialogiko eta baketsuak bilatuta.

Orain, berriz, hausnarketa prozesuan daude eta umeek egoera konkretu batzuekiko egiten dituzten interpretazioak baloratuko dituzte. Hausnarketa horretatik ateratako ondorioetan oinarriturik, aipaturiko lau horma-irudiak sortuko dituzte, behin betikoak izango direnak eta ikastetxeko hormetan jarriko dituztenak.

Azaroko bigarren astean emango zaio bukaera proiektuari. Izan ere, Emakumeen Nazioarteko Egunerako –azaroak 25– prest eduki nahi dituzte horma-irudiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak