Hiru urterako lan hitzarmena adostu dute Garayn

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko urr. 19a, 13:19

Tuboak egiten dituzte Garayn (Argazkia: Hijos de Juan de Garay)

Hiru urteko indarraldia izango duen lan hitzarmena sinatu dute Oñatiko Hijos de Juan de Garay enpresan. Langileen soldata KPI gehi 0,3 igok0 da urte bakoitzean eta errelebo kontratua bultzatuko dute.

ELA sindikatuak jakinarazi duen moduan, hiru urteko indarraldia izango duen lan hitzarmena sinatu dute Oñatiko Hijos de Juan de Garay enpresan. "Lan hitzarmenak iraupen hori izango du eta gero "ultraktibitatea" deitzen dioguna izango du, hau da, hurrengo hitzarmena sinatu arte indarrean egongo da", ELAk zehaztu duen moduan.

Langileen soldatari dagokionez, hitzarmenean jaso dute urte bakoitzean KPIa eta 0,3 gehiago kobratuko dutela eta %1,9, gutxienez, bermatuta egongo dela. Errelebo-kontratua bultzatuko dutela era jaso dute hitzarmenean, "betekizunak biltzen dituen langile guztiei eskainiz eta errelebo-hartzaileei kontratu mugagabeak eginez". Lan-erreformatik blindatzea, aurrera-eragin mugagabea eta mutualitateen kudeaketa kentzea ere adostu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak